Gizartea -

EZBEHARRA

Gizon bat hil da Trapagaranen, autoa gidatzen ari zela bihotzekoak jota

Ibilgailua bidetik atera da, eta errepide ertzeko burdinazko euskarrien kontra jo du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da, gaur goizean,  Trapagaranen, autoa gidatzen ari zela bihotzekoak jota.

Herri horretako Udaltzaingoak jakitera eman duenez, 11:15 inguruan izan da ezbeharra, BI-3748 errepidean.

Adineko gizon bat da hildakoa. Bihotzekoak jo ondoren, ibilgailua bidetik atera da, eta errepide ertzeko burdinazko euskarrien kontra jo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea