Gizartea -

Gertaera

30 urteko gizon bat hil da Iruñean, borroka batean zauritu eta gero

Bart zauritu dute, oso larri, arma zuri batez, eta handik gutxira hil da. Gizon bat atxilotu dute biktima sastatzea leporatuta, eta datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da bart Iruñean, borroka batean arma zuriz oso larri zauritu eta gero.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 22:50ean jaso zuen abisua 112 zerbitzuak, 30 bat urteko gizonezko batek arreta behar zuelako, Lakartxela mendia kalean izandako borroka batean oso larri zauritu ostean.

Biktimari hainbat zauri eragin zizkioten arma zuri batez. Hori dela eta, Nafarroako Ospitalera eraman zuten anbulantziaz, baina bertara iritsi eta gutxira hil zen.

Gizon bat atxilotu dute biktima sastatzea leporatuta, eta bihar eramango dute 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titularraren aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa Albisteak