Gizartea -

Nafarroa

Pertsona bat hil da Zubielkin auto batek eta autobus batek talka eginda

Istripua N-132-A errepidean gertatu da. Bi pertsona ere zauritu dira, eta Lizarrako ospitalera eraman dituzte.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil zen atzo, astelehena, arratsaldean, Zubielkin (Nafarroa), N-132-A errepidean, izan zen istripu batean, auto batek eta autobus batek elkarrekin talka egin da.

Hildakoa autoaren gidaria zen, Nafarroako Gobernuko iturriek EFEri azaldu ziotenez. Beste bi pertsona ere zauritu dira, eta Lizarrako ospitalera eraman dituzte.

SOS Nafarroak 18:10 inguruan jazo zuen abisua. Ezbeharra Lizarra eta Gasteiz lotzen dituen errepidean izan zen, Zubielki herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak