Gizartea -

Oinezkoen harrapatzea

Adineko bi pertsona harrapatu dituzte oinezkoen pasabide batean Gasteizen

81 urteko emakume bat eta 84 urteko gizon bat harrapatu ditu ibilgailu batek, San Prudentzio hiribidean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailu batek 81 urteko emakume bat eta 84 urteko gizon bat harrapatu ditu bart Gasteizen, oinezkoen pasabide batean.

Ezbeharra hamarrak jotzeko baino minutu batzuk falta zirenean gertatu zen, San Prudentzio hiribidean, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Bi oinezkoak aurretik eraman zituen ibilgailuak, eta lurrean botata geratu ziren, zaurituta. Istripua izan zen tokian bertan artatu ondoren, Santiago Ospitalera eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea