Gizartea -

Ohartarazpena

Ertzaintzak senide faltsuaren iruzurraren kasu gehiago atzeman ditu Araban

Biktimak, orokorrean, edadetuak izaten dira. Azken hilabeteotan, hamar kasu detektatu dituzte; lautan, 17.000 euro kendu zizkieten biktimei.

Iruzurraren biktmak edadetuak izaten dira. Argazkia: EiTB.
Iruzurraren biktmak edadetuak izaten dira. Argazkia: EiTB.
Iruzurraren biktmak edadetuak izaten dira. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken asteotan, Ertzaintzak "senide faltsua" izeneko iruzurraren kasuak atzeman ditu Arabako zenbait herritan. Gehienetan, edadetuak izaten dira iruzurgileen biktimak. Hilabete batzuetan, hamar kasu detektatu dituzte, eta horietako lautan gauzatu zen iruzurra: guztira, 17.000 euro kendu zizkieten biktimei.

Iruzur hori egiteko, lagun batek dei bat egiten dio biktimari (askotan edadetua izaten da), eta saiatzen da galdetzen ea azken horrek senideren bat duen Latinoamerikan. Handik egun batzuetara, beste dei bat egiten diote biktimari, askotan latinoamerikar doinua erabiliz, eta, haren lagun edo senide bat dela esanda, aireportuan dagoela eta ezin dela bertatik irten esaten dio, edo zirkulazio-istripuren bat izan duela. Istorioak sinesgarritasun handiagoa izateko, iruzurgileak biktimaren datuak ematen dizkio; iruzurgilearen kideren batek lortu ohi ditu, gehienetan aurretik egindako deien bidez. Dei horietan, Espainiatik kanpo bizi litezkeen senideei buruz galdetzen dute.

Jarraian, iruzurgileak diru-kopuru bat uzteko eskatzen dio biktimari, isunen bat ordaintzeko, ibilgailua konpontzeko edo beste zerbaiterako behar duela esanez.

Dirua transferentzia baten bidez bidali behar diola esaten dio senide faltsuak biktimari. Hartzailea, orain arte, beti izan da pertsona ezberdin bat, Ertzaintzak jakin ahal izan duenez. Gehienetan, destino-kontua Mexikon egoten da, ia beti Jaliscon. Deiak Brasildik, Filipinetatik, Japoniatik edo Frantziatik egin ohi dira, deitzailearen telefono-zenbakien aurrezenbakien arabera.

Hamar kasu, ekainetik abuztura bitartean

Araban ekainean atzeman zuten lehen kasua, eta abuztuan izan du eraginik handiena. Hilabete horietan, hamar kasu izan dira, eta lautan dirua kendu diete biktimei. Guztira, 17.000 euro lortu dituzte iruzurgileek, biktimei 1.800 eta 8.400 euro artean eskatuta. Kasu batean, biktimak dirua berreskuratu ahal izan zuen, helmuga deitzaileak esan zion hiria izan beharrean Jalisco zela ikusi baitzuen.

Ertzaintzak emandako aholkuen arabera, horrelako deirik jasoz gero, ez kasurik egin, deitzailearen telefono-zenbakia apuntatu eta salaketa jarri ertzain-etxe batean. Inguruan ditugun adinekoei horren berri ematea ere komeni da; izan ere, horiek izaten dira iruzurgileen jomugarik nagusiena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Ertzaintza Araba Laudioko argazkiak Gasteiz berriak Guardiako albisteak Agurain Albisteak