Gizartea -

ISTRIPUA ARABAN

Langile bat hil da Kuartangon izandako lan istripu batean

Kamioi batek talka egin du errepideetako mantentze zerbitzuaren ibilgailu baten aurka.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepideetako mantentze zerbitzuko langile bat hil da ostegun honetan (azaroak 26) Kuartangon, Araba, kamioi batek bere furgonetaren aurka talka eginda.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, istripua 12:30ean inguru gertatu da, AP-68 autobidean.

Ordu horretan, Bilborako noranzkoan zihoan kamioi batek talka egin du errepideetako mantentze zerbitzuaren ibilgailu baten aurka, eta, ondorioz, langile bat hil da.

Gainera, errei bat itxi behar izan dute Bizkaiko hiribururako noranzkoan.

Ertzaintzak ikerketa hasi du istripua argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Lan-istripuak Araba EAE Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa