Gizartea -

Euskalit

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea bueltan da Bilbon

Aurtengo nobedadea Kudeaketa laburrean izango da, gai honi buruzko film laburreko lehen festibala.

Inaugurazioa Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren areto nagusian egin dute.
Inaugurazioa Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren areto nagusian egin dute.
Inaugurazioa Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren areto nagusian egin dute.

Ixone Arana | EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok Euskadiko Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea hartuko du 2017ko azaroaren 3tik 17raino. 72 erakundek baino gehiagok antolatu dute ekitaldia, 48 ekintza eta 2.000 pertsona baino gehiago bilduko dituena.

Gaur (azaroak 3) inaugurazioa egin dute Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren areto nagusian. EUSKALIT, SPRI taldea eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan dira ekintzaren antolatzaileak eta Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburu Estibaliz Hernaez eta Logika eta Zientziako Filosofia irakasle Javier Echevarria egon dira bertan. Bestalde, mahai biribila antolatu dute Automotive, Vicinay, Sisteplanet eta Euskal Herriko Unibertsitatearen parte-hartzearekin.

Astearen barruan, Kudeaketa Aurreratuaren Biltzarra egingo da azaroaren 6tik 10era Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan. Aurten Kudeaketa laburrean kudeaketari buruzko film laburreko lehen festibala ere antolatu da Mondragon Unibertsitateko kolaborazioarekin. Horren helburua kudeaketa aurreratua beste era batera hedatzea da, ekitaldi horietara joaten diren erakunde, enpresa eta pertsonei hurbiltzeko.

Azaroaren 6tik 8ra, 17:30etik 18:00etara, film finalistak proiektatuko dira, eta azaroaren 9an, 17:30etik 18:30era, irabazlea eskaini, saria eman eta mahai-ingurua egingo dute kudeaketa eta ikus-entzunezko komunikazioaren alorreko adituekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Bizkaia EHU berriak EAE Mondragon Unibertsitatea Eguneko albisteak