Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat larri Alacanten, bikotekide ohiak buruan tiro egin baitio

Eskolan semea hartzen ari zela tirokatu du gizonezkoak bikotekide ohia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita zortzi urteko emakumezko bat larri dago Eldan (Alacant), bikotekide ohiak buruan tiro egin baitio, eskolan semea hartzen ari zela.

Erasotzailea (31 urte) hil egin da ondoren, biktimaren autoa hartu eta harresi baten aurka talka eginda.

Erasoa 17:10ean jazo da, Eldako Santo Negro eskolan. Gizona hara bertaratu da, eta bikotekide ohia tirokatu du.

Erasotzaileak emakumearekin ez komunikatzeko eta 300 metrora urruntzeko agindua zuen, baina joan den astean urratu egin zuen agindua, deitu egin baitzion emakumeari.

Emakumeak salaketa aurkeztu zuen, eta gaur goizean epailearen esku utzi dute gizona.

 

________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Indarkeria matxista Espainian Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimentzako gida Mundu matxista Alacant gaur