Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2017ko abendua superilargi bakarra: Ilargi betea abenduaren 3an igandean da

Gizartea

Superilargia

Ilargiak bere aurpegirik onena erakutsiko digu abenduaren 3an

i.g. | eitb.eus

2017/11/09

16:48an, satelitea ilargi betean egongo da, eta perigeoa hurrengo egunean beteko da. Une horretan, Lurraren erdigunea 357.495 km-ra egongo da Ilargiaren erdigunetik.

  • Aurtengo superilargi bakarra abenduaren 3an izango da. Argazkia: Sheila Etxebarria

    Aurtengo superilargi bakarra abenduaren 3an izango da. Argazkia: Sheila Etxebarria

    Aurtengo superilargi bakarra abenduaren 3an izango da. Argazkia: Sheila Etxebarria
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

2017ko superilargi bakarra abenduaren 3an izango da, ilargi betea eta perigeoa (Lurra eta Ilargia elkarrengandik hurbilenen dauden unea) fenomenoarekin batera.

Hala, aurtengo abenduko lehen igandeko 16:48an, Lurraren satelite naturala ilargi betean sartuko da; orduan, hurbilago ikusiko dugu eta, hortaz, 2017 beste edozein momentutan baino handiago.

Perigeoa abenduaren 4an izango den arren agertuko zaigu astronomia-fenomenoa. Egun horretan, Ilargiaren erdigunea 357.495 km-ra egongo da Lurraren erdigunetik. Hain zuzen, Ilargiak urte osoan gertuenen dagoen unea izango da. Kontrako lekuan dagoenean apogeo deitzen da, eta 50.000 km inguru urrunago dago.

Superilargiaren ondorioz, satelitea ohi baino distiratsuago eta handiago ikusiko dugu. Normalean, ipuinetan soilik ikusi ahal diren irudiak ematen dizkigu. Ikusteko dago, baina, zein izango den eguraldiaren iragarpena egun horretarako, zeru hodeitsuak argazki paregabe bat zapuztu bailezake.

2016ko abenduko superilargia, Euskal Herrian:

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena