Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2017-2018 Neguko Bidezaintza Plana aktibatu da Gipuzkoan

Azken ordua

Bi urtean sozietateen gaineko zerga % 28tik % 24ra jaistea adostu dute EAJk eta PSEk

Itxi

Gizartea

NEGUKO BIDEZAINTZA PLANA

Mapa termiko batek izotz plaken berri emango du Gipuzkoan

Ixone Arana | EiTB.eus

2017/11/15

Foru Aldundiak aurkeztutako aplikazio batek izotz arriskuaz ohartaraziko du.

  • Izotza edozein mailatan dagoenean aktibatuko dute bidezaintza plana. EiTB

    Izotza edozein mailatan dagoenean aktibatuko dute bidezaintza plana. EiTB

    Izotza edozein mailatan dagoenean aktibatuko dute bidezaintza plana. EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu du. 2017ko azaroaren 15ean aktibatu eta 2018ko apirilaren 15era arte egongo da indarrean, 2,5 milioi euroko aurrekontua du, eta 80 kamioi, 12 ibilgailu arin eta 8.100 tona gatz erabiliko ditu.

Horiez gain, Eusko Jaurlaritzak garabiak izango ditu erabilgarri N-1 eta A-15 errepideetan ibilgailu astunen batek errepidea oztopatu edo arazoren bat izanez gero trabatik kentzeko. Giza baliabideak elur-kotaren araberakoak izango dira; adibidez, itsas mailara iristen bada, 180 pertsona inguru aktibatuko dira.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundia bere sareko errepide nagusien mapa termikoa egiten ari da, eta 2018-2019 kanpainarako prest izatea espero dute. Aplikazio horrek izotz plakak agertzeko arriskuaz ohartaraziko du, erabaki egokienak hartzeko denborarekin. Gainera, ibilbideko leku hotzenak atzemango ditu, eta aurreikuspenetan hobekuntza nabarmenak eragingo dituzten sentsoreak jartzeko aukera emango du.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak azpimarratu du Gipuzkoak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko dituela erabiltzaileei "ahalik eta segurtasun eta erosotasun handiena bermatzeko" eta errepideak hondatzea "saihestu edo minimizatzeko". “Plan honen helburua da Gipuzkoako errepide sarea erabiltzeko baldintza egokietan mantentzea, izotzik eta elurrik gabe. Hala ere, baldintza meteorologikoak oso txarrak direnean, ahal izanez gero, ez da autoa hartu behar, eta nahitaez hartu behar izanez gero, ibilgailua ahalik eta egoera onenean dagoela egiaztatu behar da", erantsi du Oiarbidek, arriskuak saiheste aldera.

Neguko Bidezaintza Plana Bide Azpiegituretako Departamentuak koordinatzen du, eta hainbat erakunderekin lankidetzan jardungo da: Bidegi, Gipuzkoako suhiltzaileak, Eusko Jaurlaritza, Ertzaintza, Nafarroako Gobernua eta Araba eta Bizkaiko aldundiak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena