Gizartea -

TRAFIKOA

Hiru pertsona zauritu dira Legution izandako auto-istripuan

Ibilgailua bidetik atera da, N-240 errepidean, Gasteizko noranzkoan. 07:50 inguruan izan da ezbeharra. Zaurituek ospitalera eraman dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira, gaur goizean, Legutio (Araba) parean izan den auto-istripuan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik atera da, N-240 errepidean, Gasteizko noranzkoan. 07:50 inguruan izan da ezbeharra.

Zaurituak Santiagoko eta Txagorritxuko ospitaletara eraman dituzte.

Istripuak ez ditu auto-ilararik eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Albisteak Gaur Gasteiz Eguneko albisteak