Gizartea -

Nafarroa

Caparroson desagertutako mutilaren hilotza aurkitu dute

Nafarroako Suhiltzaileek Twitter bidez jakitera eman dutenez, gaztearen hilotza Aragoi ibaian aurkitu dute, Caparroso parean.

Aragoi ibaian aurkitu dute gaztearen gorpua. Argazkia: Bomberos Navarra
Aragoi ibaian aurkitu dute gaztearen gorpua. Argazkia: Bomberos Navarra
Aragoi ibaian aurkitu dute gaztearen gorpua. Argazkia: Bomberos Navarra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bi aste Caparroson desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute larunbat eguerdi honetan, Nafarroako Suhiltzaileek Twitter bidez jakitera eman dutenez. Gaztearen hilotza Aragoi ibaian aurkitu dute, Caparroso parean.

Albistea jakinarazi baino ordu batzuk lehenago, gaztearen familiak prentsaurrekoa egin du laguntza eske; euren hitzetan, gazteak ez baitzuen "bere kabuz alde egin".

"Guk dakigula, ez du etsairik ezta arazorik ere beste inorekin", esan dute senideek,  "are gehiago, bere izaera irekiari esker, lagun anitz izan ditu beti".

26 urteko gaztearen bilaketa lanetan suhiltzaileak izan dira, Foruzaingoak, Nafarroako Gobernuko helikoptero batek eta Caparrosoko boluntarioek lagunduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur Itotze kasuak