Gizartea -

Eguraldia

Iruñeko Udalak arreta eskatu du aurreikusitako haize-boladak direla eta

Iragarpenaren arabera, egun 'zaila' espero da ekaitza eta euriagatik. Haize-bolada bortitzak izango dira lurralde osoan.

Arga pasealekua, Arrotxapea, Iruñea. Argazkia: Txelo Fernandez
Arga pasealekua, Arrotxapea, Iruñea. Argazkia: Txelo Fernandez
Arga pasealekua, Arrotxapea, Iruñea. Argazkia: Txelo Fernandez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak "arreta handiz ibiltzea eta beharrezkoak diren neurriak hartzea" eskatu die hiritarrei, 70 eta 80 km/h-ko haize-bolada bortitzak espero direlako.

Iragarpenaren arabera, egun "zaila" espero da, ekaitza eta euria direla eta. Haize-ufada gogorrak sor daitezke lurralde osoan. Badirudi 20:00etatik aurrera, euria egiteaz gain, 70 eta 90 km/h-ko haize-boladak izango direla. Astelehen goizaldera arte iraun dezake egoerak. Haizea astelehenean ibiliko da indartsuen, 01:00etatik 06:00etara, Iruñeko Udalak ohar batean azaldu duenez.

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasun eta Elkarbizitza Sailak "arreta handiz ibiltzea ez ezik, toldoak, pertsianak, loreontziak edo haizeak bota dezakeen beste edozein gauza ez erortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea" gomendatu die hiritarrei. Horrez gain, etxe-kanpoaldeetan egon daitezkeen apaingarriak ondo eustea eskatu die.

Bestalde, oinezkoak ohartarazi ditu, zuhaizti handiak dauden tokietan ez daitezen ibili esateko. Izan ere, haizeak apurtutako adarrak eror daitezkeela jakinarazi du.

Nahiz eta oraindik ez duten segurtasun-plan zehatzik martxan jarri, eguraldiaren nondik norakoen zain dago Nafarroako hiriburuko Udala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Eguraldia Gizartea albisteak Albisteak