Gizartea -

Santurtzin

Mugimendu Feministak armen esportazioaren aurkako giza-katea egin du Bilboko Portuan

Gainera, polizoien zeharkaldia eragozteko Bilboko portuan eraikitzen ari diren harresiaren kontra ere egin dute, eta "mugen eraikuntzan ez laguntzeko" eskatu diete erakundeei.

Dozenaka emakumezkok giza-katea egin dute Bilboko Portuan. Argazkia: EiTB
Dozenaka emakumezkok giza-katea egin dute Bilboko Portuan. Argazkia: EiTB
Dozenaka emakumezkok giza-katea egin dute Bilboko Portuan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatuta, ehunka emakumek parte hartu egin dute larunbat honetan Bilboko Porturaino izandako martxa batean. Saudi Arabiara bidaltzen diren armen esportazioaren aurka protesta egin dute, hori dela eta, dozenaka emakumezko Bilboko Portuko harresira kateatu dira.

Parte-hartzaileen artean, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemoseko hainbat ordezkari izan dira, eta 'Feministok gerraren aurka' lemapean egindako martxan zehar gerraren aurkako oihuak izan dira entzungai. Gainera, Bilboko Portutik, "eta Gobernuen laguntzarekin", bonbak bidaltzen direla salatu dute.

Horrekin batera, polizoien zeharkaldia eragozteko Bilboko Portuan eraikitzen ari diren harresiaren kontra ere egin dute, eta "mugen eraikuntzan ez laguntzeko" eskatu diete erakundeei.

"Harresi hori eraikitzera Eusko Jaurlaritzak eta Portuko agintariek eskainitako bitarteko guztiak indarkeria matxistaren aurkako borrokara zuzentzea nahiko genuke", azpimarratu dute parte-hartzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Euskal hiriburuak Santurtzi berriak Azken ordukoa Bizkaia EAE Bilboko Portua argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak