Gizartea -

Teknologia

WhatsApp erori egin da

Urtero bezala, Gabon Zaharraren gaua hurbildu ahala, sakelako telefonoetako mezularitza zerbitzua ez aurrera ez atzera geratu da ordubetez.

WhatsAppak arazo ugari izan ohi ditu Gabon Zaharreko gauean. Argazkia: EFE
WhatsAppak arazo ugari izan ohi ditu Gabon Zaharreko gauean. Argazkia: EFE
WhatsAppak arazo ugari izan ohi ditu Gabon Zaharreko gauean. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp sakelako telefonoetako mezularitza zerbitzua erori egin da Gabon Zaharreko arratsaldean. 19:50ak aldera zerbitzua eten da, eta ez aurrera ez atzera geratu da ordubetez.

Gabon Zaharraren gauean ohikoa izaten da mezuak bidaltzeko zerbitzu horrek arazoak izatea, baina aurten arinago agertu dira zerbitzu etendurak.

Joan den azaroan zerbitzu horrek birritan erori zen nazioarte mailan hilabete berean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp Gizartea Albisteak