Gizartea -

Gertaera

Gazte batek bi gizon zauritu ditu Arrasaten, aitzurraz eraso eginda

Biktimetako batek traumatismo bat du buruan, belarritik gertu, eta besteak ere traumatismo bat du, larritasun gutxiagokoa. Erasotzailea atxilotu egin dute.

EiTB.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte batek (25 urte ditu) bi gizonezkori eraso egin die aitzurraz astelehen honetan, Arrasaten (Gipuzkoa).

Gertaera 09:00ak aldera izan da, gazte batek lorezaintzako aitzur batez zauritu ditu bi pertsona, Zarugalde kalean. Biktimetako batek traumatismo bat du buruan, belarritik gertu, eta besteak ere traumatismo bat du, larritasun gutxiagokoa.

Dirudienez, geroago zaurituetako baten atzetik joan da, Goi Debako ospitaleraino, eta bertan pertsona gehiagori eraso egiten saiatu da.

Erasotzailea atxilotu eta Bergarako Ertzaintzaren polizia-etxera eraman dute; astearte honetan utziko dute epailearen esku. Oraingoz ez dute erasoaren arrazoirik jakin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Arrasate albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea