Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Amona eta iloba zauritu dira Sopuertan, bi txakur rottweilerrek eraso eginda

Gizartea

Ezbeharra

Haur bat eta haren amona zauritu dira Sopuertan, bi txakurrek eraso eginda

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/01/03

Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta txakurren jabea identifikatu du. 15 hilabeteko umea Gurutzetako Ospitalean dago, larri.

0:59
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

15 hilabeteko haur bat eta horren amona zauritu dira Sopuertan, bi txakur rottweilerrek eraso eginda.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da zuhurtziagabekeriazko delitua egon daitekeelakoan, eta txakurren jabea identifikatu egin du.

Joan den astelehenean, goizeko 11:00ak aldera, jazo zen erasoa. Emakumea eta iloba beren txakurra paseatzen ari ziren bi rottweiler zeramatzan beste pertsona batekin topatu zirenean; une horretan, bata eta bestearen txakurrak liskarrean sartu ziren.

Bat-batean, rottweilerretako batek umeari eta amonari eraso egin zien, hozkadaka.

Hasiera batean zaurituak Zallako osasun etxera eraman zituzten eta, ondoren, zaurien larritasuna ikusita, Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten anbulantzian. Amonari senda-agiria eman zioten, baina haurra zainketa intentsiboetako unitatean dago oraindik.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, oraingoz inork ez du salaketarik jarri, baina Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Txakurren jabeak animalien dokumentazioa behar bezala daukala egiaztatu dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena