Gizartea -

Irudi esferikoak

Donostiako bazterrak bistaratu eta neurtzeko aplikazioa, martxan

Horrela, aplikazioari esker, posible da 100.000 irudi esferiko eta hiru dimentsiotan neurtutako 3.500 milioz osatutako puntu hodeia kontsultatzea.

Donostia Oinez
Donostia Oinez
'Donostia Oinez' app-ari esker edozein bazter bistaratu eta neurtu daiteke

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak martxan jarri du 'Donostia Oinez' aplikazioa. Gailu berriari esker, hiriko edozein bazter bistaratu eta neurtu daiteke, bai eta 100.000 irudi kontsultatu ere.

www.donostia.eus webgunearen bitartez, herritarrak nahi dituen espazioak bistaratu eta haien azalera eta altueraren neurketak egin ahal izango ditu. Gainera, sistema berriarekin, arriskutsuak izan daitezkeen egoerak aurreikusi daitezke erreskate eta salbamendu egoeretan.

Donostiako Udaleko arduradunek aplikazioaren aurkezpenean jakinarazi dutenez, Udalak hiriko kaleak mapatzea enkargatu du duela gutxi: guztira 400 kilometro baino gehiago.

Horrela, 'Donostia Oinez' aplikazioari esker, posible da 100.000 irudi esferiko eta hiru dimentsiotan neurtutako 3.500 milioz osatutako puntu hodeia kontsultatzea. Web orrian bertan, hiriko edozein bazter bistaratu eta neurtu daiteke.

Erraztasuna

Horri esker, udal teknikariek erraztasunez egin ditzakete ikuskapenak, neurketa topografikoak eta inbentarioak hiriko edozein txokotan.

Aplikazioaren bitartez, fatxadekin jardunean dabilen enpresa batek, adibidez, zerbitzuen aurrekontuak erraztasun eta zehaztasun osoz egin ahal izango ditu. Hain konplexuak diren neurketak ekidin ahal izango dira, kostuak murriztuz eta segurtasuna areagotuz.

Gainera, herritarrak nahi dituen hiriko espazioak bistaratu ahal izango ditu, bai eta neurketak egin ere, hala nola portaletik edukiontzietara dagoen distantzia, farola baten edo zuhaitz baten altuera eta abar.

Halaber, suhiltzaileek eraikinen altuera neurtu ahal izango dute, eta, horrela, larrialdi kasuetan behar duten azpiegitura zein den aurreikusi ahal izango dute, sarbideak ziurtatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia bideoak Euskal herriak Gipuzkoako albisteak Turismoa Euskadi Telefonia mugikorra berriak Gizartea Eguneko albisteak Aplikazioak gaur