Gizartea -

BORROKA KALEAN

Gizon bat larri zauritu dute Arrasaten, bizkarretik labana sartuta

Ostiral iluntzean gertatu zen erasoa, Zarugalde kalean izandako borroka batean. Ertzaintzak ustezko bi erasotzaile atxilotu zituen eta horietako bat kartzelara bidali du gaur epaileak.

Arrasateko erasoaren irudia, ETBko bideo batetik hartuta.
Arrasateko erasoaren irudia, ETBko bideo batetik hartuta.
Arrasateko erasoaren irudia, ETBko bideo batetik hartuta.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrasaten, borroka jendetsu bat zauritu larri batekin eta bi atxiloturekin amaitu zen atzo. Monterro parkearen parean, Arrasateko erdigunean gertatu zen, arratsaldeko 19:30 inguruan.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, hainbat bizilagunek Zarugalde kalean borroka bat gertatzen ari zela abisu eman zuten. Agenteak bertatu zirenean 46 urteko gizon bat larri zaurituta aurkitu zuten. Antza, labankada zuen bizkarrean, eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman zuten.

Tokian bertan bi lagun atxilotu zituen Poliziak eta epailearen aurreti igaro dira gaur. Martuteneko espetxera bidali du bat epaileak eta libre geratu da bestea.

Irekita jarraitzen du ikerketak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Arrasate argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak