Gizartea -

Otxarkoagako hilketa

Otxarkoagako hilketarekin lotutako bi adingabe Zumarragako zentrora eraman dituzte

Ertzaintzak 16 urteko beste mutil bat atxilotu du arratsalde honetan Otxarkoagako hilketarekin zerikusia duelakoan.

87 urteko senar-emazteak urtarrilaren 18an topatu zituzten hilda. Artxiboko argazkia: EFE
87 urteko senar-emazteak urtarrilaren 18an topatu zituzten hilda. Artxiboko argazkia: EFE
87 urteko senar-emazteak urtarrilaren 18an topatu zituzten hilda. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin lotuta igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako zentrora eraman dituzte, Adingabeen Fiskaltzak hala aginduta, Europa Press agentziak ikerketaren iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Gainera, EiTBk jakin ahal izan duenez, Ertzaintzak beste adingabe bat atxilotu du arratsalde honetan hilketa horrekin lotuta. Atxilotutako mutilak 16 urte ditu.

Lehendabiziko bi atxiloketak atzo egin zituzten, Balmasedan eta Bilbon. Gaua Ertzaintzaren komisarian igaro dute eta eguerdian Adingabeen Fiskaltzaren egoitzara eraman dituzte. Indarkeria eta beldurra erabilita lapurretak egiteagatik aurrekariak dituzte.

Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten eta etxean dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Krimenak azken ordukoa Otxarkoaga