Gizartea -

Gipuzkoa

Lau pertsona zauritu dira, horietako bat larri, Hondarribian izandako sute batean

Bi lagun Bidasoa Ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik intoxikatu baitira; beste biak, horietako bat erredura larriekin, Donostia Ospitalera.

Hondarribiko Soroetagain kalean izan da sutea. Argazkia: Bomberos Euskadi
Hondarribiko Soroetagain kalean izandako sutea. Argazkia: Bomberos Euskadi
Hondarribiko Soroetagain kalean izan da sutea. Argazkia: Bomberos Euskadi

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira, horietako bat larri, gaur Hondarribian (Gipuzkoa) etxebizitza batean izandako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Iturrion arabera, sua 09:20 aldera piztu da Soroetagain kaleko 3. zenbakiko bigarren pisuan.

Hondarribiko udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta eraikina hustu dute. 09:50ean, sutea mendean hartzea lortu dute suhiltzaileek.

Zauritutako bi Bidasoa Ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik intoxikatu baitira. Beste biak, horietako bat erredura larriekin, Donostiako Ospitalera eraman dituzte.

Garrek kalte handiak egin dituzte etxebizitzan, eta keak, gaineko solairuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Suteak argazkiak Hondarribia Gizartea bideoak Albisteak