Gizartea -

Tutoretzapeko zentro batean

14 urteko mutiko bat atxilotu dute Bilbon hezitzaile bati erasotzen saiatzeagatik

Adingabeak zauria egin zuen eskuan, eta ebakuntza egin behar izan zioten Basurtuko Ospitalean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 14 urteko mutiko bat atxilotu zuen asteartean Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapeko zentro batean hezitzaile bati eraso egiten saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ustezko erasotzaileak, Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabeak, kargu hartu zion hezitzaile bat mehatxatu zuen eta labanaz erasotzen saiatu zen. Gizarte langileak aurre egin zion eta mendean hartzea lortu zuen.

Gaztea Basurtuko Ospitalera eraman zuten, beso batean zauritu baitzen. Ebakuntza egin ostean, erietxean jarraitzen du, Ertzaintzaren zaintzapean. Adin Txikikoen Fiskaltzaren esku utzi dute jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Haurtzaroa albisteak