Gizartea -

Inauterietan

Adingabe bat, eragindako koma egoeran, Tolosan jasandako eraso baten ondorioz

Ustezko lau erasotzaileak, bi mutil eta bi neska, atxilotu zituzten igandean, eta kautelazko neurriekin aske geratu dira.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe bat eragindako koma egoeran dute Donostia Ospitalean, Tolosako inauterietan eraso bortitza jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Iturrion arabera, ustezko lau erasotzaileak igandean bertan atxilotu zituen Ertzaintzak, eta epailearen aurrera eraman ondoren, aske geratu dira kautelazko neurriekin. 15 egunean behin etxetik gertuen duten epaitegira joan beharko dute.

Erasoa Ostegun Gizen gauean jazo zen, Gipuzkoako herri horretako taberna batean. Lekukoen arabera, lau pertsonak eraso zioten biktimari, bi mutilek eta bi neskak, eta botilakada bat eman zioten buruan. Biktimak burezur haustura du.

Etxera bere kabuz itzultzeko gai izan bazen ere, haren egoerak okerrera egin zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Tolosa albisteak Inauteriak Bilbo Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa