Gizartea -

Gertaera Nafarroan

Desagertuta zegoen gizon baten hilotza agertu da Altsasun, ubide batean

Ikertzaileek ez dute heriotzaren inolako hipotesirik baztertu. Olatzagutiako bidelagun bat zen.

Gorpua topatu duten lekua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Gorpua topatu duten lekua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Gorpua topatu duten lekua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desagertuta zegoen 75 urteko gizon baten gorpua topatu dute gaur, osteguna, Altsasuko (Nafarroa) ubide batean, uretan erdi sartuta. Guardia Zibilak EFEri adierazi dioenez, biktima "ez da berez hil".

Gizona Olazagutiako bizilaguna zen, eta atzo, asteazkena, eman zuen familiak desagerpenaren berri, 18:30 inguruan. Hori dela eta, 22:30etik aurrera bilaketari ekin zioten, Foruzaingoaren, Guardia Zibilaren eta zenbait senideren laguntzarekin, Nafarroako Larrialdietarako Zerbitzuaren arabera.

Bilaketa gaurko 05:00ak eten dute, egunsentira itxaroteko, eta baldintzak hobetuko zirelakoan.

Ondoren, 09:40 inguruan, altsasuar batek hilotza topatu du ubidean, Altsasuko geltokitik gertu.

Guardia Zibilak ikerketa hasi du eta ez du "inolako hipotesirik baztertu". Biktimak bihotzarekin eta diabetearekin lotutako gaitzak pairatzen zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur Altsasu albisteak