Gizartea -

Athletic-Spartak

Tentsio uneak manifestari antifaxisten eta Errusiako jarraitzaileen artean, Bilbon

Sare Antifaxistak deitutako protestan, zale errusiar bat manifestaziora hurbildu da oldarkor, eta tentsio uneak bizi izan dira.

Zale errusiarra kalejira antifaxistaren aurrean. Irudia: EiTB
Zale errusiarra kalejira antifaxistaren aurrean. Irudia: EiTB
Ultra errusiar batek aurre egin die manifestari antifaxistei, Bilbon

0:37

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare Antifaxistak deitu duen protestan tentsio uneak bizi izan dira arratsaldean, Bilbon. Ehunka manifestarik parte hartu dute kalejiran.

Protestaren une batean, Arriaga parean, Errusiako jarraitzaile bat manifestaziora hurbildu da oldarkor, eta tentsio uneak bizi izan dira.

Bestalde, Errusiako jarraitzaile talde batek pertsona bati eraso egin dio Hurtado Ametzaga kalean, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Dirudienez, erasoa bultzada batera mugatu da, iturri berdinek zehaztu dutenez. Udaltzaingoa bertaratu eta gertatutakoa ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola azken ordukoa Bilbo berriak Ertzaintza Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Protestak gaur UEFA Europa Liga