Gizartea -

Olabeaga

Herri Norterekin lotura duen lokal bat ikuskatu dute Bilbon

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak hartu zuten parte ikuskapenean. Kontzertu bat ikustera joan ziren pertsonak identifikatu zituzten.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak Olabeaga auzoko Ipar Haizea lokala ikuskatu dute bart gauean. Herri Norte taldearekin lotura du lokal horrek.

Agenteak 22:00ak aldera iritsi ziren, egiten ari ziren kontzertuan zenbat jende zegoen kontrolatzeko. Ikusleak identifikatzeaz gain, kontzertuarekin bildutako dirua konfiskatu zuten.

Joan den ostegunean San Mames kanpoaldean Athletic eta Spartak futbol taldeen zaletuen artean izandako liskarren ostean egin dute ikuskapena. Inocencio Alonso ertzaina hil zen liskarretan, bihotzekoak jota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea albisteak Eguneko albisteak