Gizartea -

GERTAKARIA

Autoarekin bi gazte harrapatu ondoren, gidari batek ihes egin du Hernanin

21 urteko bi gazte zaurituta eraman dituzte Donostia Ospitalera. Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du, gertakaria argitzeko eta ihes egin duen gidaria identifikatzeko.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto gidari batek bi gazte harrapatu ditu Hernanin, eta ondoren ihes egin du. Ertzaintzak jakitera eman duenez,  01:30 inguruan izan da harrapaketa, Oialume auzoko biribilgunean, GI-2132 errepidean.

21 urteko bi gazteak Donostia Ospitalera eraman dituzte, zaurituta; batak aurpegian zauriak  ditu, eta besteak, kolpe ugari gorputz osoan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko eta ihes egin duen gidaria identifikatzeko. Gertakariaren inguruko informazioa duten herritarren laguntza ere eskatu dute, eta horretarako, ondorengo telefonoa jarri dute: 943-539125.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Hernani albisteak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Gaurko titularrak Eguneko albisteak