Gizartea -

Trafikoa

Bi hildako eta zauritu larri bat, Lantzen izandako trafiko-istripu batean

Beste 11 pertsona ere zauritu ziren N-121-A errepidean aurrez aurre izandako talkan. Autobusak Donostia eta Iruñea arteko bidaia egiten zuen.

Auto-istripua Lantzen. Argazkia: EFE
Auto-istripua Lantzen. Argazkia: EFE
Trafiko-istripu larri batek bi hildako utzi ditu Lantzen

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil eta beste bat larri zauritu ziren atzo, igandea, goizean Lantzen (Nafarroan), autobus batek eta auto batek aurrez aurre talka egin ostean.  Ezbeharra 09:36ean gertatu da NA-121-A errepidean. Horrez gain, beste 11 lagun zauritu ziren.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, autoko gidaria hil egin zen. Horrez gain, 20 eta 30 urte arteko emakume bat hilda aurkitu zuten autobusaren azpian. Foru Gobernuaren esanetan, autobusean zihoan hildako emakumea.

Trafiko istripua Lantzen-2. EFE

Trafiko-istripua Lantzen. Argazkia: EFE

Guardia Zibilak ETBri azaldu zionez, bere buruaz beste egingo zuela esanez atzo goizean etxetik irten zen 84 urteko gizon bat zen autoaren gidaria. Haren familiak atzo goizaldean salatu zuen desagerpena. Poliziari kotxearen datuak jakinarazi zizkioten eta istripuaren tokira iritsi zirenean, auto bera zela baieztatu zuten.

Autobuseko gidaria larri zauritu zen (M.L.I, 54 urte eta Elizondokoa) eta helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitalegunera. Zainketa berezien unitatean dago, toraxean traumatismoa izateaz gain, orkatilla hautsi zuelako. Dena den, "ez du hiltzeko arriskurik", Maite Fortun erietxeko larrialdietarako koordinatzailearen esanetan.

Ospitalera eraman zituzten gainerako zaurituak autobusean zihoazen bidaiariak ziren. Horietatik lau ingresatuta daude, behaketan; beste bi, berriz, ospitalean artatu zituzten.

Bestalde, beste hiru zauritu Oronozeko osasun-zentroan artatu zituzten.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Albisteak