Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Sexu erasoa egin diote emakume bati Bilboko etxebizitza batean

Larunbat goizaldean izan zen erasoa. Ertzaintzak atzo atxilotu zuen ustezko erasotzailea, 30 urteko gizon bat.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek sexu erasoa pairatu zuen joan den larunbatean Bilboko etxebizitza batean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, atzo atxilotu zuten ustezko erasotzailea, 30 urteko gizonezko bat, Bizkaiko hiriburuan, eta epailearen esku jarri zuten.

Polizia iturrien arabera, larunbat goizaldean izan zen erasoa. Gau horretan bertan ezagutu zuten elkar biktimak eta ustezko erasotzaileak taberna batean. Gizonezkoak bere etxera gonbidatu zuen emakumea, eta hark baietz esan zion. Behin etxebizitzan, emakumeak sexu harremanak izateari uko egin zion, eta horren ondoren etorri zen gizonezkoaren sexu erasoa.

Handik ordu batzuetara, emakumeak Ertzaintzaren komisaria batera joatea lortu zuen eta bertan salatu zuen gertatutakoa.

Ustezko erasotzailea atzo atxilotu zuen Ertzaintzak, sexu erasoa egitea egotzita, eta galdeketa egin ondoren, epailearen esku utzi zuten. Biktimarekiko urruntze agindua ezarri diote.

___________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa