Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Txakur bat Andoaingo balkoi batean itxita daukatela salatu du ATEAk

Gizartea

Tratu txarrak animaliei

Txakur bat Andoaingo balkoi batean itxita daukatela salatu du ATEAk

Erredakzioa

2011/08/08

Jabeek ez diote animaliari etxe barrura sartzen uzten; hori dela eta, bakar-bakarrik egoten da beti.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Animalien Tratu Etikorako Elkarteak (ATEA) salaketa jarri du Andoaingo Udalean, herriko etxe batean txakur bat denbora luzez balkoian daukatela eta. Dirudienez, jabeek ez diote txakurrari etxe barrura sartzen uzten, eta bakarrik egoten da beti.

Alkateari bideratutako idatzian, Animaliak Babesteko euskal Legea gogorarazi dute eta kasu honetan Legea argi “urratzen” dela esan dute, idatzi horren arabera debekatuta baitago animaliei tratu txarrak eman eta sufrimendua edo larritasuna sortzen dizkien edozer egitea.

“Ez dago inolako arrazoirik txakur bat eremu txiki batean eduki eta kanpora ez ateratzeko. Krudelkeria hutsa da eta ez dauka inolako justifikaziorik”, azaldu dute.

ATEAk gaineratu duenez, Legearen arabera, animalien jabeek higiene eta osasun egoera onean mantendu behar dituzte euren animaliak. Honez gain, euren babeserako instalazio egokiak eskaini, janaria eta edatekoa eman, albaitariarengana eraman, ariketa fisikoa egiteko aukera ahalbidetu eta beren behar fisiologikoei kasu egin behar diete.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

Albiste gehiago

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena