Gizartea -

Donostia

Rebeca Linares aktore pornoa, 2012ko Urrezko Danborra?

Jarraitzaileek 1.000 kide baino gehiago duen talde bat osatu dute Facebooken.

Rebeca Linares, Donostiako aktore pornoa.
Rebeca Linares, Donostiako aktore pornoa.
Rebeca Linares, Donostiako aktore pornoa.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Urrezko Danborraemateko eguna heltzen ari da eta Internetek badu jada bere hautagaia:Rebeca Linares, Donostian jaiotako aktore pornoa. Emakumeak AEBetan arrakasta handia du.

Jarraitzaileek talde bat osatu dute Facebooken eta 1.000 kide baino gehiago du. Deskribapenean “Donostiako izena AEBetako eta mundu osoko industria pornografikoko lekurik altuenera eraman du eta horregatik saria merezi du”.

Gainera, Ze Esatek taldeak abesti bat eskaini dio. Euskadi Irratian elkarrizketatuak izan ziren azaroan eta Ze Esatek taldeko kideek hautagaitza “kritika” moduan aurkeztu dela esan zuten. Azken urteotan Urrezko Danborra “pantomima” batean bihurtu dela adierazi zuten, Alfredo Di Estefano eta Ingalaterrako Atletismo Federazioaren haitagaitzekin.

Rebeca Linares 1983ko ekainaren 13an jaio zen eta Bartzelonara bizitzera joan zen. 700 pelikula grabatu ditu eta industriako aktorerik hoberenetarikoa da.

Urrezko Danborra Donostiak Danborrada egunean ematen duen saria da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea