Gizartea -

Neurri murriztaile berriak

Kirol-jarduerak barrualdean lauko taldeetan egin ahalko dira gehienez

100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean, barrualdean egiten diren kirol-jarduerak murriztea erabaki du LABI batzoreak.

Gasteizko gimnasio bat. Atxiboko argazkia: EFE
Gasteizko gimnasio bat.
Gasteizko gimnasio bat. Atxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren bilakaera berriro goraka egiten ari dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI batzordeak udalerriak eta lurraldeak ixtea erabaki du, azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean.

Horrez gain, udalerri horietan, barrualdean egiten diren kirol-jarduerak mugatuko dituzte, talde profesionalen eta kirolari federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik.

Horrela, bada, toki itxietan gehienez lau pertsonako taldeetan egin ahalko da kirola. Halaber, kirol-instalazio guztietan aldagelak eta dutxak itxita egongo dira. Alabaina, igerilekuen kasuan salbuespena egingo dute: gehienezko edukiera % 35ekoa izango da eta dutxak erabilgarri izango dira, betiere indibidualak badira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Jatetxeak Erizaintza Sendagaiak Tabernak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Alarma egoera Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea LABI