Gizartea -
KORONABIRUSA
Covid-19aren kasu berriek 160tik gora jarraitzen dute Nafarroan
Iruñeko II. Zabalgunea auzoan (11 kasu) eta Lodosa eta Urdiain herrietan (8 kasu) izan dira positibo gehien.
I. G. | EITB MEDIA
Nafarroan 160tik gora jarraitzen dute covid-19aren kasu berriek, azken orduetan 166 kasu atzeman ondoren, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Asteazken egunean 3.507 proba egin zituzten Nafarroan (PCR eta antigenoak) eta positibotasun tasa % 4,7ra jaitsi da.
Iruñeko II. Zabalgunea auzoan (11 kasu) eta Lodosa eta Urdiain herrietan (zortzi kasu) izan dira positibo gehien.
Hala, pandemiaren joerak bere horretan jarraitzen du Nafarroan; izan ere, asteartean 163 positibo atzeman zituzten 2.652 proben artean (1.353 PCR eta 1.299 antigeno test), eta horrek % 6,1eko positibotasuna utzi zuen.