Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatze eta ospitaleratzeek beheranzko joerari eutsi diote Nafarroan, baina pertsona bat hil da

178 gaixo daude oraindik ospitalean (atzo baino zazpi gutxiago). Horietatik 23 ZIUn daude (asteartean bezala).

Iruñeko taberna baten kanpoaldea. Artxiboko argazkia: EFE
Iruñeko taberna baten kanpoaldea.
Iruñeko taberna baten kanpoaldea. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

545 covid-19 kasu berri atzeman ditu Nafarroak, Foru Gobernuak jakitera eman duenez. Beheranzko joera berresten dute datuok, ospitaleetako egoerak ere hobera egin baitu. Hala eta guztiz ere, pertsona bat hil da birusak jota azken 24 orduetan.

Asteazken honetan zenbatutako positiboak gaur zortzi atzemandakoen erdiak dira, eta duela 14 egun izandako 1.642 kasuetatik urrun daude. Atzo 1.834 test egin zituzten; horietatik % 29,7k eman zuen emaitza positiboa.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, bederatzi pertsona erietxeratu dituzte, horietako bat ZIUn. Orotara, 178 lagun daude ospitalean (atzo baino zazpi gutxiago). Horietatik 23 ZIUn daude (asteartean bezala).

Azken orduetan izan den heriotza kontuan hartuta, 1.339 dira pandemia hasi zenetik Nafarroan hil diren pertsonak.

Udalerri edo osasun eremutan banatuta, hauxe da egoera: Iruñeko II. Zabalgunea da auzorik zigortuena, 21 positiborekin. Mendillorri, Txantrea eta Sarriguren auzoek, bestalde, hemezortzina kasu dituzte. Gainera, San Juanen 17 kutsatze izan dira, eta Corellan 16.

Agertoki aldaketa horren aurrean, Maria Chiviteren Gobernuak otsailaren 14tik aurrera murrizketak kentzeko erabakia hartu zuen atzo

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Osasunari buruzko albisteak Nafarroako Ospitale Gunea COVID olatu berria