Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
34 urteko antsoaindar bat oso larri zauritu da Areson, A-15 autobiatik aterata
Istripuan ibilgailu bat errepidetik atera da, eta haren gidaria, bidaiari bakarra, zauritu da. Anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du.
Agentziak | EiTB Media
34 urteko antsoaindar bat oso larri zauritu da trafiko-istripuan, Areson (Nafarroa). Ezbeharra 04:50 aldera gertatu da A-15 autobiako (Leitzaran) 137,5, kilometroan.
Istripuan ibilgailu bat errepidetik atera da, eta haren gidaria, bidaiari bakarra, zauritu da. Anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Foruzainek zirkulazioa arautu dute, eta Argiketa Brigadak istripuaren arrazoiak zehazteko ikerbidea abiatu du.
Suhiltzaileak bertaratu dira, eta zauritua erreskatatu behar izan dute. Era berean, errepidea garbitu dute.