Gizartea -

Indarkeria matxista

Ortuellan emakume baten aurkako sexu-erasoa egotzita atxilotutako gizona Basaurin espetxeratu dute

Atxilotua astelehen honetan izan da epailearen aurrean, eta Basaurin espetxeratzeko agindua eman du. Gizona arratsaldean sartu duten presondengian.

Elkarretaratzea Ortuellan (Bizkaia).
Elkarretaratzea Ortuellan (Bizkaia).
Samina eta amorrua ahaztu gabe, Ortuellako jaiak itzul daitezela eskatu du bortxaketaren biktimaren familiak

01:08

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ortuellan (Bizkaia) joan den larunbatean emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizonezkoa Basaurin espetxeratu dute astelehen honetan, epaileak aginduta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Joan den larunbateko goizaldean, SOS Deiak 112 larrialdi zerbitzuak deitu bat jaso zuen, emakume batek Ortuellako jaigunean sexu-eraso bat jasan zuela jakinaraziz. Ertzainak bertaratu ziren, eta biktima artatu zuten.

Jarraian, polizia dispositiboa jarri zuten martxan, Ortuellako Udaltzaingoaren laguntzarekin, erasoaren egilea aurkitzeko. Susmagarria jai eremuan bertan aurkitu eta atxilotu zuten.

Atxilotua astelehen honetan izan da epailearen aurrean, eta Basaurin espetxeratzeko agindua eman du. Gizona arratsaldean sartu duten presondengian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Zer gertatu da Bizkaian? Delituak azken ordukoa Gizartea Sexu-abusuen biktimak gaur Eguneko albisteak Ortuella argazkiak Gaurko azken ordukoa Matxismoa Feminismoa gaur