Gizartea -

GABONETAKO LOTERIA

Osasunak 750.000 euro banatu ditu Gabonetako loterian

Talde gorritxoak bosgarren saria jaso duen 88.509 zenbakiaren 2.500 partizipazio saldu ditu.

88509, quinto premio. Aragzkia:@Osasuna
88509, quinto premio
88509, quinto premio. Aragzkia:@Osasuna

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasunak 750.000 euro banatu ditu Gabonetako loterian. Nafarroako klubak 5 euroko 2.500 partizipazioetan saldu du 88.509 zenbakia, gaurko (abenduak 22) zozketako bosgarren sarietako bat izan dena. Gauzak horrela, sarituek 300 euro irabazi dituzte jokatu duten euro bakoitzeko.

Gorritxoek lau zenbaki erosi zituzten klubaren mendeurrena ospatzeko, horietako bat 88509 zenbakia. Iruñeako Donibane kaleko egoitzan erosi zituzten, gerora partizipazioetan banatutako 125 dezimoak. Osasunako web orrialdean saldu dira partizipazio guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola estatuko azken ordukoa Kirolak Osasuna Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Loteria Nazionala albisteak