Gizartea -

Sua

Sute batek kalte handiak eragin ditu Elorrioko Arauneta auzoko baserri batean

Sutea 14:45 aldera hasi da. Sugarrek ez dute inor zauritu. Bi familiako etxebizitza da, eta aldeetako bat izan da sugarrek gehien kaltetu dutena, eta ia erabat kiskalita geratu da.

Irudia: EITB
Irudia: EITB
Baserri bat kiskali da Elorrioko Arauneta auzoan

0:22

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da gaur arratsaldean Elorrioko (Bizkaia) Arauneta auzoko baserri batean, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Sutea 14:45 aldera hasi da. Sugarrek ez dute inor zauritu.

Bi familiako etxebizitza da, eta aldeetako bat izan da sugarrek gehien kaltetu dutena, eta ia erabat kiskalita geratu da.

Antza denez, baserriaren jabeetako batek eman die abisua larrialdi zerbitzuei. Beraz, jendea bizi den etxebizitza bat da.

Suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elorrio Suhiltzaileak Durangaldea gaur