Gizartea -

URTEURRENA

20 urte Euskaldunon Egunkaria itxi zutela: euskal prentsa-askatasuna ixilarazi nahi izan zutenean

Euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarraren itxiera agindu zuen Juan de Olmo epaile espainiarrak 2003ko otsailaren 20an. ETAkide zirela egotzita, atxilotutako 10 lagunek zazpi urtez itxaron behar izan zuten errugabe zirela frogatu arte. Hona hemen bi hamarkada horien kronologia.

Euskaldunon Egunkaria kazetaren aletako bat. Argazkia: EITB Media
Euskaldunon Egunkaria kazetaren aletako bat. Argazkia: EITB Media
Euskaldunon Egunkaria kazetaren aletako bat. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1990EKO ABENDUAK 6

Euskaldunon Egunkaria euskarazko kazeta sortu zuten:

Iñaki Uria: ''Ilusioa zen nagusi 'Euskaldunon Egunkaria' atera genuen egunean''
Iñaki Uria: ''Ilusioa zen nagusi 'Euskaldunon Egunkaria' atera genuen egunean''
Iñaki Uria: ''Ilusioa zen nagusi 'Euskaldunon Egunkaria' atera genuen egunean''

27:00

2003KO OTSAILAK 20

Euskaldunon Egunkaria euskarazko kazeta ixteko agindua eman zuen Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak, ETArekin lotura zuelakoan

Hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen) eta Inma Gomila.

Operación policial contra el periódico Euskaldunon Egunkaria en Andoain. Foto: Juan Carlos Ruiz

Guardia Zibilaren esku bost egun inkomunikatuta egin ostean, Torrealdai, Uria, Oleaga, Auzmendi eta Alegria baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen epaileak. Otamendi, Gomila, Lazkano eta Goia, ostera, aske utzi zituen, bermea ordainarazita. Zubiriari 72 orduz luzatu zion inkomunikazioa epaileak.

Egunkariako langileek Egunero kazeta atera zuten; Berria sortu arte iraun zuen.

2003KO OTSAILAK 22

Milaka lagunek itxieraren aurka aldarri egin zuten Donostiako manifestazio jendetsuan:

2003KO EKAINAK 21

Berria euskarazko kazeta sortu zuten.

Portada del primer ejemplar del periódico Berria. Foto: EITB Media

2003KO URRIAK 16

Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Egunkariaren enpresa taldearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak, eta zortzi lagun atxilotu zituen: Mikel Arrizabalaga, Angel Diez, Armando Hernandez, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Mikel Azkune, Joanmari Larrarte eta Xabier Legarra.

2004KO AZAROAK 4

Torrealdai, Uria, Auzmendi, Otamendi, Zubiria, Oleaga, Alegria eta Joxemi Zumalabe, Egunkariako sortzaileetako bat (hilda zegoen), auzipetu zituen epaileak. Auzipetzeko aginduak berretsi egin zituen handik hilabetera, Joxemi Zumalabe zenarena salbu.

2006KO ABENDUAK 15

Auzia artxibatzea eskatu zuen Fiskaltzak, Egunkaria ETArekin lotzeko "zantzu irmo nahikorik" ez zegoela iritzita. Akusazio partikularrak aurrera jarraitzeko eskatu zuen. 2007ko maiatzaren 10ean auzia epaitzea erabaki zuen ANk.

2008KO URTARRILAK 24

Egunkariaren auziko alde ekonomikoari zegozkionak Auzitegi Nazionalean epaitzea erabaki zuten.

2009KO ABENDUAK 15

Egunkariaren kontrako epaiketa, Madrilen:

Bost lagun, akusatuen aulkian: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga. Miguel Angel Carballo fiskalak ez zien galderarik egin -aurretik auzia ixteko eskatu zuen-, eta auzipetuek Egunkariak ETArekin loturarik izatea ukatu zuten. Auzipetuek babes handia jaso zuten Madrilen, eta elkartasun horren erakusgarri izan zen lau egun geroago Bilbon egin zen manifestazio erraldoia.

2010EKO APIRILAK 12

Epaiketa abiatu eta lau hilabetera, zazpi urteko bide gogorraren ostean, Egunkariaren epaia kaleratu zen: Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen bost auzipetuak.

Uria: 'Absoluzioak ez du barrua baretzen, oraindik ere gerta daitekeelako'
Uria: 'Absoluzioak ez du barrua baretzen, oraindik ere gerta daitekeelako'
Uria: 'Absoluzioak ez du barrua baretzen, oraindik ere gerta daitekeelako'

2:07

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen Egunkariako bost zuzendariak ETArekin lotzen zituen akusaziotik, deliturik egin ez zutela eta erakunde armatuarekin zerikusirik ez zutela ondorioztatuta. Egunkariaren ildo informatiboak komunikabide hori "delituak egiteko tresna zela baztertzeko aukera" ematen zuela eta 2003an itxi zutenean "gaikuntza konstituzional zuzenik" ez zegoela ere azpimarratu zuen epaiak.

Ebazpena zorrotza izan zen, eta gogor kritikatu zuen Egunkariaren aurkako auzibidea. Esaterako, akusazioaren iturburua bera "oso ahula" zela, hots, inputazioa "arduragabea" zela esan zuen. Ikerketa poliziala ez zela "gardena" izan eta euskararekin edota euskal kulturarekin lotura duen guztia ETAk "bultzatutakoa den edo berak kontrolatuta dagoen" ikuspuntua "itxia eta okerra" zela ondorioztatu zuen epaiak.

2012KO URRIAK 16

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu zuen, Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendari ohiaren tortura salaketak ez zituelako behar bezala ikertu:

Martxelo Otamendi, pozik epaiarekin
Martxelo Otamendi, pozik epaiarekin
Martxelo Otamendi, pozik epaiarekin

02:19

Juan Mari Torrealdai: "5 urte egon nintzen eman ziguten tratuari tortura deitu gabe":

2013KO URTARRILAK 20

'Egunkaria, 10 urte geroago', ETBko dokumentala.

2014KO URRIAK 14

Egunkariaren auzi ekonomikoa artxibatzea erabaki zuen epaileak:

Epaileak artxibatu egin du Egunkariaren auzi ekonomikoa
Epaileak artxibatu egin du Egunkariaren auzi ekonomikoa
Epaileak artxibatu egin du Egunkariaren auzi ekonomikoa

2018KO OTSAILAK 20

"Egunkaria, 15 urte" ETBko erreportaje berezia:

2019KO MARTXOAK 1

Euskaldunon Egunkariaren ale guztiak digitalizatu zituzten Koldo Mitxelenan.

2020KO UZTAILAK 31

Joan Mari Torrealdai euskaltzain, soziologo, kazetari, idazle eta Egunkariaren sortzaileetako bat hil zen:

Joan Mari Torrealdai hil da
Joan Mari Torrealdai hil da
Joan Mari Torrealdai hil da

1:46

2021EKO OTSAILAK 15

'Paperezko hegoak' dokumentalaren estreinaldia, EITBn. Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik 18 urte betetzear zirenean, itxiera hura lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jaso zituen dokumentalak:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Euskaraz Gizartea Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Epaiketak Eguneko albisteak Andoain bideoak Albisteak Kazetaritza