Gizartea -

Etxeko indarkeria

Iruñean bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako emakumea gaur arratsaldean utziko dute epailearen esku

Hilketa joan den asteazkenean gertatu zen, 14:30 aldera, Iruñean, Bernardino Tirapu kaleko etxebizitza batean. Antza, emakumeak sastakatu ostean, gizona etxeko atariraino jaitsi zen, baina larrialdietarako zerbitzuak irisi zirenerako hilda zegoen.

Iruñeko udaltzainak joan den astean, hilketaren tokian. Irudia: EITB Media.
Iruñeko udaltzainak joan den astean, hilketaren tokian. Irudia: EITB Media.
Iruñeko udaltzainak joan den astean, hilketaren tokian. Irudia: EITB Media.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan Iruñeko Arrotxapea auzoan bikotekide ohia sastatu eta hiltzeagatik atxilotutako emakumea gaur arratsaldean utziko dute epaliearen esku, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez.

Hilketa joan den asteazkenean gertatu zen, 14:30 aldera, Iruñean, Bernardino Tirapu kaleko etxebizitza batean. Antza, emakumeak sastakatu otean, gizona etxeko atariraino jaitsi zen. 

Bizilagun batzuek Udaltzaingoari deitu zioten, eta larrialdietako osasun-zerbitzuek bertaratu zirenerako, 45 urteko gizona hilda zegoen. Gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zuten autopsia egiteko.

Iruñeko Udaltzaingoak atxilotu egin zuen labankadaren ustezko egilea, eta gaur eramango dute epailearen aurrera.

Antza, bikotekide ohiak ziren, eta alaba bat dute elkarrekin. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak