Gizartea -

ARRAZISMOA

UD Logroñes taldeak Zourdine Thior jokalariari erantzun dio ez zuela pairatzen ari zen irain arrazisten berri

Logroñoko klubak salaketak ukatu ditu, eta gaineratu du jokalariak ez diola irain horien berri eman, eta, beraz, ezin izan duela esku hartu ezagutzen ez zuen zerbaiten aurrean. Aitzitik, Zourdine Thiorrek gezurretan aritzea egotzi dio orain arte bere taldea izan denari.

Zourdine Thior (UD Logroñes). EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Zourdine Thior (UD Logroñes). EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Zourdine Thior (UD Logroñes). EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Zourdine Thior UD Logroñes taldeko futbolari oriotarrak salatutako irain arrazisten aurrean, klubak ordu gutxitara erantzun du ez zuela irain horien berri.

Jokalari euskaldunak denboraldi osoan jasandako irain arrazisten aurrean babesa eman ez izana egotzi zion atzo klubari.

Zourdine Thior (UD Logroñes): ''Irain arrazisten aurrean klubak babesa ematea falta izan zait''
Zourdine Thior (UD Logroñes): ''Irain arrazisten aurrean klubak babesa ematea falta izan zait''
Zourdine Thior (UD Logroñes): ''Irain arrazisten aurrean klubak babesa ematea falta izan zait''

1:49

Logroñoko taldeak, komunikatu baten bidez, ukatu egin du jokalariak futbol estadioan eta sare sozialen bidez jasandako irainen berri eman izana, eta esan du ezin izan duela esku hartu ezagutzen ez zuen zerbaiten aurrean.

"Jokalariak salaketa egin behar zuen idatziz edo jendaurrean, eta klubeko estamentu desberdinek horren arabera jokatu ahal izango zuten", gaineratu du Logroñesek oharrean.

UD Logroñes taldearen bertsioa erabat ukatu du jatorri senegaldarra duen futbol jokalari oriotarrak, eta gezurretan aritzea leporatu dio. Horren esanetan, ondo baino hobeto zekien klubak zer gertatzen ari zen, baita apirilaren 23an, Amorebieta-Etxanon, irain arrazistak egin zizkioten bere taldeko hiru jarraitzaileri aurre egin zienean ere, baina ez zuen ezer egin, ezta babesik eman ere.

Apirilaren 23ko gertakarien ostean, espedientea ireki eta bakartu egin zuten. 2024ra arteko kontratua bazuen ere, datorren denboraldian ez du Logroñon jarraituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbol albisteak 2024 Kirolak Arrazismoa argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Logroño azken ordukoa