Gizartea -

Gipuzkoa

AP-8ko Elgoibarko adarra itxi dute, Bilborako noranzkoan, konponketa batengatik

Trafikorako itxita egongo da asteburu honetan, gaineko pasabidearen zabalkuntza-junturak berrituko dituztelako. Alternatiba gisa, Eibarko 71. sarrera eta irteera erabiltzea gomendatu dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8ko Elgoibarko adarra, Bilborako noranzkoan, trafikorako itxita egongo da asteburu honetan, gaineko pasabidearen zabalkuntza-junturak berrituko dituztelako, 64,500 puntu kilometrikoan, Bidegik jakitera eman duenez.

Hori dela eta, Elgoibarrerako irteera-erraia eta Elgoibartik Bilborako sarrera-erraia itxi egingo dituzte larunbat honetako 08:00etatik igandeko 17:00ak arte. Alternatiba gisa, Eibarko 71. sarrera eta irteera erabiltzea gomendatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Elgoibar Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea