Gizartea -

ERASOA

Gizonezko bat atxilotu dute Amurrion, bere aita arma zuri batekin larri zauritzeagatik

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ospitalera eraman dute zauritutako gizona, baina arriskutik kanpo dago.

Ertzaintza erasoaren tokian, Amurrion (Araba). Irudia: EITB
Ertzaintza erasoaren tokian, Amurrion (Araba). Irudia: EITB
Ertzaintza erasoaren tokian, Amurrion (Araba). Irudia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur Amurrion, bere aita arma zuri batekin erasotzeagatik. 13:15 inguruan izan da erasoa, Armurulanda kaleko etxebizitza batean.

Erietxera eraman dute larri zauritutako gizona. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak argitu dutenez gizonak zenbait zauri zituen, dirudienez, laban batekin eginak. 

Erasotzaileak erabilitako labana aurkitu du Ertzaintzak, eta gertakaria argitzeko ikerketa zabaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Ertzaintza Araba Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aiarako kuadrilla