Gizartea -

Istripua

Bi parapentista zauritu dira Barinatxe inguruan, Sopelan, eroriko baten ondorioz

Istripua 17:10 inguruan gertatu da.Bizkaiko Suhiltzaileak, Sopelako Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Zaurituetako bat helikopteroz erreskatatu dute eta anbulantzian eraman dute gero Gurutzetako ospitalera. Zauritu den beste pertsona ere erietxe berera eraman dute. 

Larrialdi zerbitzuak erreskate lanetan. Argazkia:@BomberosBizkaia
Larrialdi zerbitzuak erreskate lanetan. Argazkia:@BomberosBizkaia
Larrialdi zerbitzuak erreskate lanetan. Argazkia:@BomberosBizkaia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira arratsaldean parapentea egiten ari zirela Barinatxen, Sopelan, erorita.

Antza denez, istripua izan dute arratsaldeko 17:10ean, eta kolpeak jasan dituzte. 

Zauritutakoak monitore eta ikasle bana dira, bigarren hau adin txikikoa. 

Bizkaiko Suhiltzaileak, Sopelako Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Ikaslea helikopteroz erreskatatu dute eta anbulantzia zain zeukan eremu batera eraman dute, Gurutzetako ospitalera eramateko gero. Zauritu den monitorea ere erietxe berera eraman dute. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak