Gizartea -

Gipuzkoa

Karguekin aske utzi dute Arrasateko baserriko sutearen ustezko egilea

29 urteko gizonezkoa atzo atxilotu zuten, jatetxe-baserrian lapurtzea eta sutea eragitea egotzita. Uneotan, ospitale psikiatriko batean dago.

Kiskalitako baserria. Argazkia: Goiena
Kiskalitako baserria. Argazkia: Goiena
Kiskalitako baserria. Argazkia: Goiena

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karguekin aske utzi dute Arrasate kanpoaldeko baserri batean dagoen jatetxe-baserri batean larunbat honetan ustez lapurtzera sartu eta jarraian su emateagatik atxilotutako gaztea. Uneotan, ospitale psikiatriko batean dago.

Arrasate kanpoaldeko baserri batean dagoen Sara Merenderue jatetxea erabat kiskali zen larunbat honetan, ustez lapurtzera sartu den gizonezko batek eragindako sute baten ondorioz.  Ertzaintzak atxilotu egin zuen ustezko egilea. 

Lehen ikerketen arabera, gauerdia pasata sartu zen jatetxean lapurtzera, eta ondoren su hartu zuen lokalak. Nola eta zergaitik piztu den sua ikertzen ari dira.

Goizaldeko ordu batak aldera jaso zuten abisua Suhiltzaileek, eta bertaratu direnerako sugarrak handiak ziren. Erabat erreta geratu zen Sara Merenderue, bi solairuko baserria. Meatzerrekako 19. zenbakian, Kanpazarrerako bidean, N-636 errepidean dago kokatuta.

Suhiltzaileen arabera, jatetxearen alboko etxea ez du kaltetu suak.

Sutearen hondarrak. Argazkia: Goiena

Oñati, Eibar, Legazpi eta Azpeitiko parkeetako hogei bat suhiltzaile talde aritu zirensutea itzaltzeko lanetan; zazpi zisterna kamioi, autoeskala bat eta beste hiru laguntza ibilgailu erabili zituzten.

Sugarrak larunbat goizeko 07:00ak aldera itzali zituzten, baina suhiltzaile talde bat goiz osoan zehar geratu zen txingarrak zaintzen.

Kiskalitako baserria. Argazkia: Goiena

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal herriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak gaur Arrasate Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa Debagoiena eskualdea