Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek sexu-erasoa salatu du Plentziako jaietan

Eraso matxisten gaitzespen gisa, herriko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira 14:30etik 15:30era eta dozenaka lagunek parte hartu dute 14:30erako Udalak deitutako elkarretaratzean.

Eraso matxisten kontrako protesta, Plentzian, gaur. EITB Media.
Eraso matxisten kontrako protesta, Plentzian, gaur. EITB Media.
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Plentziako Madalena jaietan

0:43

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Plentzian (Bizkaia) izandako sexu-eraso batengatik neska gazte batek jarritako salaketa ikertzen ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bestalde, Udalak adierazi du gertakariak bart goizaldean izan direla, Madalena jaien testuinguruan, jai-giroan. 

Eraso matxisten gaitzespen gisa, herriko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira 14:30etik 15:30era eta dozenaka herritar bildu dira Astillero plazan Udalak deitutako elkarretaratzean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Plentzia Albisteak Matxismoa