Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

30 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita

Jazoera Queiles Pasealekuan gertatu da bart. Genero-indarkeriarekin lotutako delitua leporatu dio Udaltzaingoak atxilotuari.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du bart, bere bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta.

Gertaera Queiles Pasealekuaren zonaldean jazo da, larunbat honetako 02:45ak aldera. Genero-indarkeria delitua egotzi diote 30 urteko atxilotuari.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak