Gizartea -

Istripua

Behin-behineko eta fidantzarik gabeko espetxea Kantabrian bi sestaoar harrapatu eta hil zituen gizonarentzat

Aste Santuan gertatu zen, Suesa herrian, kanpin batetik gertu. Sestaoko 42 urteko emakume bat eta haren 19 urteko semea hiltzeaz gain, 68 urteko emakume errioxar bat hil zen ezbeharrean.

Suesan (Kantabria), iragan Aste Santuan, ezbeharra gertatu zen tokia. Argazkia: EFE
Suesan (Kantabria), iragan Aste Santuan, ezbeharra gertatu zen tokia. Argazkia: EFE
Suesan (Kantabria), iragan Aste Santuan, ezbeharra gertatu zen tokia. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantabriako Lurralde Auzitegiak behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea ezarri dio Aste Santuan hiru pertsona ibilgailuarekin harrapatu eta hil zituen gizonari.

Gaur aldeen esku utzitako ebazpen batean (ezin da helegiterik jarri horren aurka), Santoñako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak apirilaren 5ean gidariaren behin-behineko askatasuna erabaki zuen erabakiaren aurka Fiskaltzak eta akusazio partikularrek aurkeztutako apelazio-errekurtsoak onartu ditu Auzitegiak.

Aste Santuan, gidariak ibilgailuaren kontrola galdu zuen, errepidetik atera zen eta errepide ondoko oinezkoen pasealekutik (kanpin batetik gertu) oinez zihoazen hiru pertsona harrapatu zituen.

Sestaoko (Bizkaia) emakume bat eta haren semea (42 eta 19 urte) eta Santo Domingo de la Calzadako (Errioxa) beste emakume bat (68 urte) hil zituen.

Lurralde Auzitegiaren ustez, Prozedura Kriminalaren Legeak behin-behineko espetxealdia ezartzeko eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dira: egitateak bi urteko espetxe-zigorra edo handiagoa duten delituekin lotu ahal izatea, ikertuaren erantzukizuna adierazten duten zantzuak egotea edo neurri horrekin antzeko egitateak egin ahal izatea saihestea.

Auzitegiak zehaztu duenez, "bidezkoa da behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea erabakitzea, trafikoaren segurtasunerako arriskutsua ez dela bermatzeko, bai ibilgailuentzat, bai oinezkoentzat", gidaria alkohola hartu eta sendagaiak kontsumitu ondoren gidatzen ari baitzen oinezkoak harrapatu zituenean.

"Agerikoa da bai odolean alkohola zegoela, bai oso abiadura handian zebilela", dio ebazpenak, eta "ez dago inolako zalantzarik" gertakarien egiletzari buruz. "Defentsak ere ez du ukatzen", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Sestao Bizkaia Epaiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria Trafiko istripuen biktimak