Gizartea -

aste nagusia

25 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren gauean

Atxiloketa horietatik 13 lapurretagatik izan dira, bat ukituengatik, bi lesioengatik eta beste bat droga-trafikoagatik.

Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa. Artxiboko argazkia: Bilboko Udala
Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa. Artxiboko argazkia: Bilboko Udala
Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa. Artxiboko argazkia: Bilboko Udala

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalak jakitera eman duenez, guztira 25 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren gauean: 13, lapurreta eta ebasketekin lotuta —delitu ohikoenak—; bat, ukituengatik; bi, lesioengatik, eta beste bat, droga-trafikoagatik.

Aurreko gauean ukituengatik salaketa bat jaso zuen pertsona bat atxilotu dute bart. Udaltzaingoak ikerketa abiatu zuen, eta bideozaintzako kameren irudiak ikuskatu ostean, ukituen ustezko egilea atxilotu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aste Nagusia Bilbao Istiluak Bilbon gaur Gizartea bideoak Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Eraso sexualak gaur