Gizartea -

TRAFIKOA

A-15a eta N-1a sei orduz kolapsatuta egon dira, Villabonan izandako istripu baten ondorioz

Kamioi bat Oindolar tunelaren barruan gurutzatuta gelditu da. N-1era ere hedatu dira pilaketak.

Villabonako istripuak ilarak sortu ditu A-15ean eta inguruko errepideetan. EITB Media
Villabonako istripuak ilarak sortu ditu A-15ean eta inguruko errepideetan. EITB Media
Villabonako istripuak ilarak sortu ditu A-15ean eta inguruko errepideetan. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguerditik itxita egon ondoren, A-15 autobia erabat ireki dute, 19:30 aldera, Villabona parean, bi noranzkoetan. Ondorioz, inguruetan sortu diren auto-ilarak apurka-apurka gutxitzen hasi dira; izan ere, istripu horrek N-1ean ere izan du eragina, eta auto-ilarak sortu dira Villabonan eta Andoainen, bi noranzkoetan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, kamioi bat Oindolar tunelaren barruan gurutzatuta gelditu da, eta errepidea erabat itxi behar izan dute. 15:00etan, auto-ilarak 10 kilometrokoak ziren.

Ertzaintza bi puntutatik aritu da ibilgailuen joan-etorria bideratzen: GI-2130 errepidetik, Berastegin, Donostiarako noranzkoan, eta N-1etik, Andoainen, Iruñerako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Villabona Albisteak